Biografia

Luis Orduña Ridruejo

Edonora heltzearen garrantzitsuena, bideak dakarren bizipena da, ez iristea. Zure helburua lortzeko, ez duzu zertan bide markatutik joan behar, mundu guztia joaten den bide horretatik edo aholkatzen dizuten bide horretatik. Nire iritziz, funtseskoa da bakoitzak bere bidea finkatzea, ez da motzena izan behar, ez erosoena, ez jakina, azkarrena. Benetan garrantzitsua dena, zure bide propioa izatea da.

Gaur egun, Vitoria-Gasteizko udal musika bandaren zuzendaria naiz, honek harrotasunez bete eta haztera bultzatzen nau egunero. Baina honaino ekarri nauen bidea bihurgunetsua izan da eta eremu anitz ezagutarazi dizkit. Kalean jo dut, folk eta jazz-ean aritu naiz, abesbatzak, haurren bandak, hasiberrien bandak, maila dexenteko bandak, talde profesionalak eta bakarlari garrantzitsu eta ezagunak zuzendu ditut.

Horrela izan da nire bidearen zati bat, izan ere zorte ikaragarria izan nuen musikari profesionaltzat lan finkoa aurkitzean 22 urterekin. Ordurako goi-mailako tuba burututa nituen Nafarroako Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean eta Escola Superior de Música de Catalunya-n (ESMUC), honez gain Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Soziologia Lizenziatura lortu nuen. Baina urte batzuen buruan, tuba-jole profesional bezala, nire gorputzak zein arimak, aldaketa bat eskatu zidaten: dena uztea eta Musikenera joatea Orkestra Zuzendaritza gradua ikastera. Erabaki honek norabide aldaketa bat eragin zuen nire bizian, helmuga berri batera eramango ninduena. Honela aukera berriak ezagutu nituen, bide berri anitz, hauen artean ikerketa musikologikoarena. Honela, ia nahigabe, mundu ezezagun batekin egin nuen topo, hemen nire bizitzaren zati bat garatzen ari naiz,, Universidad Complutense de Madrid-en doktoretza eginez.

Irakurri duzun guzti honek, web orri hau sortzera bultzatu nau, Zuzendaritza, interpretazioa, ikerketa, proiektu artistikoen gestioa edota irakaskuntza diren, alderdi hain ezberdinetan nire bizipenak azaltzen ditudan gune hau.

Jarraian, irudietan klikatzen baduzu, alderdi bakoitzeko informazioa eskuratu dezakezu.

“¿Nola ikasten da zuzentzen? Honek erantzun hau dakar gehienetan: praktikaren indarrez. Hau da, zuzendarigaiari, prestakuntza teknikorik gabe, obrak, orkestra eta publikoa bere esperientzia faltaren biktimak bihurtzea onartuz, honela urte antiartistiko batzuen buruan lanbidea ikasiko du orkestraren aurrean, praktikaren bitartez. Hau ez da bide posible bakarra eta ez da ahazu behar zuzendarigaia beste artista batzuen metodoen antzekoak landu behar dituela, biolinistena kasu, hauek instrumentuaren teknika guztiz menperatu behar dute publikoaren aurrean agertzera ausartu baino lehen”. Herman Scherchen. Orkestra zuzentzearen artea.

Jarraian, irudietan klikatzen baduzu, alderdi bakoitzeko informazioa eskuratu dezakezu.