
“Egunero gehiago dakigu, eta gutxiago ulertzen dugu”
Albert Einstein
Askotan gertatzen den bezala, ezartzen dizuten zerbait, eginbehar bat, gozamena bihurtzen da, ekintza ia bizitzeko ezinbestekoa. Zuzendaritza gradua ikasterakoan, Gradu Bukaerako Lana (GBL) prestatu behar izan nuen; Musikologia alderdian ikerketa lan “txiki” bat. Nire ikasketa burua zen Josu Okiñena Doktoreari esker, lan hau ez zen tramite hutsa izan, nire formakuntzaren funtsezko zati bat bihurtu zen. Lana Eduardo Mocoroa musikagilean zentratuta zegoen, garaian soilik bere musika ezagutzearen zortea neukan. Gehiago esatearren, Tolosako Santa Maria Kaperan ni baino lehen aritutako zuzendaria izan zen, honen irakaslea bezala, Felipe Gorriti nafartarra. Nire lan “txikitxoak” ia 500 orri zituen eta “Bikain” 10eko nota jarri zion Josu Okiñena nire ikasketa buruak, Ramón Lazkano musikagileak eta María José Canok osatutako tribunalak. Honek nire alderdi ikerlaria bultzatu zuen, eta horrela 2016tik UCMn (Universidad Complutense de Madrid) Geografia eta Historia fakultatean, Musikologia doktoretza programa interunibertsitarioa egitera eraman ninduen. Nire ikasketa buru eta zuzendaria Belén Pérez Castillo Doktorea da, eta nire tesiaren izena ondorengoa: “Eduardo Mocoroa, pasado y futuro de la música en Tolosa».
2018an, musikagile euskaldun bat ahanzturatik salbatzeko lan garrantzitsua burutu nuen: Bartolomé Ercilla. Produkzio edizio kritiko batetik igarota, Durangoko (Bizkaia)
Hamabostaldi Musikalean aurkeztu zen, obraren zati handi bat erregistratu eta editatu zen diskan.
Hemen ikerketa eta dibulgazioaren alderdian egindako lanen lista
2019
Olite (Navarra)
Taller “Creación de nuevos públicos. La supervivencia de las bandas de música en el siglo XXI”. Nafarroako Banden Federazioa-Olite.
2017 - 2018
Durango (Bizkaia)
Bartolomé Ercilla musikagile bizkaitarrararen produkzioaren edizio kritikoa.
2015
Tolosa (Gipuzkoa)
«Eduardo Mocoroa 1903-1918». CD-DVD-Liburuaren edizioa.
2013 - 2015
Tolosa (Gipuzkoa)
Eduardo Mocoroaren bizian sakontzeko Arakil Fundazioak emandako beka.
2010
Zumaia (Gipuzkoa)
«Creación de repertorio para banda en el siglo XXI» inguruko hitzaldia, XXVI Nazioarteko Musika Jaialdiaren barruan 2010, Zumaia.
2018
Tolosa (Gipuzkoa)
«Eduardo Mocoroa 1884-1902». CD-Liburuaren edizioa.
2018
Tolosa (Gipuzkoa)
“Recopilación de los Prólogos de las obras editadas en 2017-2018” talde lana. Musika kaperaren eta Arakil Funfazioaren babesarekin, Eduardo Mocoroaren hamalau obren edizioa. (Ikusgarri daude http://www.tolosasantamariakapera.eu/ linkan)
2016 - Actualidad
Madrid
«Eduardo Mocoroa, pasado y futuro de la música en Tolosa» Doktoretza teria UCMn (Universidad Complutense de Madrid) Belén Pérez Castillo Doktoreak zuzenduta.
2015
Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).
«Eduardo Mocoroa (1867-1959): Catalogación de su obra y estudio de su lenguaje compositivo a través de sus tres misas sinfónico-corales» Espezialitate bukaerako lanaren defentsa, 10eko (bikain) kalifikazioarekin, Miramar Jauregian MUSIKENE. Tribunaleko kideak: D. Ramón Lazkano, Da María José Cano y D. Josu Okiñena.
2013 - 2015
Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Eduardo Mocoroa Musikagile tolosarraren obraren inguruko ikerketa lana, Josu Okiñena Doktorearen zuzendaritzapean.
2009
Olazti (Navarra)
«Las mujeres en la música» hitzaldia.