
“¿Nola ikasten da zuzentzen? Honek erantzun hau dakar gehienetan: praktikaren indarrez. Hau da, zuzendarigaiari, prestakuntza teknikorik gabe, obrak, orkestra eta publikoa bere esperientzia faltaren biktimak bihurtzea onartuz, honela urte antiartistiko batzuen buruan lanbidea ikasiko du orkestraren aurrean, praktikaren bitartez. Hau ez da bide posible bakarra eta ez da ahazu behar zuzendarigaia beste artista batzuen metodoen antzekoak landu behar dituela, biolinistena kasu, hauek instrumentuaren teknika guztiz menperatu behar dute publikoaren aurrean agertzera ausartu baino lehen”.
Herman Scherchen. El arte de dirigir la Orquesta
Paragrafo horrek nire hastapenak deskribatzen ditu zuzendari bezala. Momentu horretan instrumentista bezala formakuntza sendoa neukan, baina guztiz ezgai nintzen zuzendaritzaren alderdian. Zeintzuk izan ziren nire lehen pausuak? Seguraski, orkestra zuzendarigai gehienen berberak: nire inguruan ematen ziren kurtso guztietara joatea eta han zuzendari anitzen eskutik, lehen ideiak jasotzea, hauen artean Vicente Egea, Jesus Ma Echeverría, Ferrer Ferrán, Jan Cober, Bob Sands, José Rafael Pascual Vilaplana, Eugene Corporon, Frank de Vuyst eta Johan de Mei.
Formakuntza ugari jasota ere, gabeziak ikusten nituen, formakuntza jarrai eta adosturik ez zegoela eta zerbait ordenatu eta koherentea behar nuela. Behin betiko pausua, Margarita Lorenzo de Reizabal irakaslearekin harremanetan jartzea izan zen. Berak, ikuspegi orokorrago bat transmititu zidan, modu global eta mailakatu batean. Honela, ibilitako bide laburraz eta geratzen zen bide luzeaz konturatu nintzen. Puntu honetan, nire alde instrumentista alde batera uztea komenigarriena zela ikusi nuen. Ondorioz Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandan neukan tuba-jole funtzionario postuan, eszedentzia eskatu nuen eta Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (MUSIKENE) sartu nintzen. Hemen Orkestra eta Abesbatza Zuzendaritza graduak lortu nituen, Manel Valdivieso, Arturo Tamayo eta Gabriel Baltés irakasleen eskutik.
Prozesu honetan, pertsona ugarik lagundu naute nire formakuntzan, ezagutza transmitituz, “formakuntza” atalean aurki ditzakezu aipatuta. Horretaz gain, Frits Damrow edo Gilles Milliere bezalako artistak zuzentzearen aukera izan dut, denen izenak “Zuzendutako Bakarlariak” atalean aurkituko dituzu.
Interpretazio musikal klasikoa ez da egin izan dudan bakarra, nire musikaren eskutik ikuslearentzat esperientzia ikaragarriak sortzearen beharrak, mundu ezberdinekin, magia, humorea edo telebistaren munduarekin esaterako, erlazionatutako kolaborazioak egitera bultzatu nau. Horrela Fernando Argenta, Pirritx eta Porrotx edo Félix Linares bezalako ospetsuekin aritu naiz. “Beste Kolaborazio Batzuk” atalean sinbiosi guzti hauek aurkituko dituzu.
Bestalde, zazpi talde ezberdinen zuzendari titularra izatearen plazerra izan dut Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandara iritsi baino lehen, eta zuzendari gonbidatu bezala hogei bat alditan aritu naiz. Donostiako Orfeoia edo Bilboko Udal Banda bezalako taldeekin lan egitearen aukera izan dut, hauek atseginak izateaz gain, esperientzia oso aberatsak izanez. Informazio guzti hau “Zuzendutako Taldeak” atalean eskuragarri dago.
Niretzat, funtsezkoa da musika sortzaileak zaintzea eta babestea. Guk interpretatzeko obrak sortzen dituzten musikagileen kolektiboaren alde egitearen beharrak, berrogeita hamar obra inguru mustutzera eraman nau, musikagile hauen artean Jacob de Haan, Otto M. Schwarz, Vicente Egea edo Thierry Deleruyelle bezalako autoreak daude. Obren lista ikusteko, “Mustutako Obrak” atalean klikatu dezakezu.